domingo, 25 de enero de 2009

Zer da erdi aroa ?

ERDI AROA

Erdi aroa V. mendetik XV.menderarte doa eta hiru zatitan banatzen da : - goiz erdi aroa, tarteko erdi aroa eta berant erdi aroa.
Goiz erdi aroa

Goiz erdi aroa V. mendean hasi zen eta X.mendean amaitu. Goiz erdi aroa hautsi egin zen Batasun Mediterranearran eta hiru eremu sortu ziren : Bizantziar Imperioa, Islama eta Mendebalde Germaniarra.

Bizantziar inperioa

Bizantziar inperioan lau une historiko izan zituen : k.o. 395 urtean, K.o. 550 urtean, k.o. 1050 urtean eta K.o. 1350 urtean. Bizantziar inperioa bi gauza nagusi zituzte : ekonomia eta gizartea eta arkitektura.

Ekonomia eta gizartea :
garai artako testuei esker dakigu Bizantzioko gizartean alde handiak zeudela : boteretsu gutxi zeuden eta gehienak pobreak eta aske ez zirenak ziren.

Bizantzioko arkitektura :
bizantzioko arkitekturaren elementu berezienak hauek dira : petxinen gaineko kupula eta gurutze grekoko planta.

Islama

Gizarte islamiarran lau gauza garrantsitsu zeuden : Islamaren hedapena, Gizarte islamiarra, Arte musulmana eta Kultura eta zientzia.

Islamaren hedapena :
Hedapen horren arrazoi nagusiak hauek izan ziren :
- Tribu arabiarren indar militarra
- Inguruko lurraldeen ahultasuna, elkarren arteko borroken ondoriz
- Musulmanek menperatutako lurraldeetako biztanleekin zuten jokaera tolerantea, beste herri batzuen gurtzak eta legeak onartuz.
-Erlijio islamarren apaltasuna
- Bizantziar inperioko nekazarien egonezina, zerga handiak ordaindu behar baitzituzten




Gizarte islamiarra :
Gizarte musulmanen mailarik altuenean Kalifa zegoen, agintari politiko eta erlijioso gorena eta ondorengo tituluak sultanak zuten. Gizarteko mailarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen. Gehienok nekazariak ziren, lur sail txiki batzuk baino ez zituzten , eta horrez gain karitateaz bizitzen ziren.
Islamak pertsonen egoera naturala askatasuna zela zioten, baina esklabotza ere ezagutu zuten, esklabo musulamanen egoera berezia zen :
- Ez ziren objetuak eta jabeak ezin zituen hil
- Asktasun erlijiosoa zuten eta ezkotzeko eskubidea
- Ondasunak izan zitzaketen eta baita esklaboak ere

Gaur egun gatazka sortu da mundu musulmanean, izan ere, alde batetik tradizioekiko leialtasuna eta koranaren interpretazio literala dago eta, bestetik, modernizazio gogoa.

Arte musulmana :
Arte islamiarreak beste tradizio artisko batzuetako elementuak hartu zituen eta bere estilo berezia lortu zuen.
Arkitekturari dagokionez, kupula bizantziarra eta arte bisigodoari dagokion ferra-arkua hartu zituen eta, euren tradizioak ohikoa zen bezala, ez zituzten irudiak erabili.
Euskarri gisa horma jarraitua eta zutabe eta pilare asko erabili zituzten. Materialetan adreilua, zura eta igeltsua erabili zituzten gehiena.
Eraikuntza bereizgarriena maskita da, baina bestelako eraikin asko daude : jauregiak, gotorlekuak, harresiak, mausoleoak eta lorategiak.
Zeramika arte islamiarren arte-adierazpen nabarmenetarikoa da.

Kultura eta zientzia :
Islamak kultura berezia eta originala sortu zuen konkistatutako herri batzuen elementuak bilduz, zibilizazio islamiarren ekarpenik handiena beste zibilizazio batzuen kultur oinordetza gordetzea, garatzea eta hedatzea izan zen.
Islamaren lurraldeetan tradizio zientifiko handia zegoen. Gobernu islamiarrek astronomoen, matematikaren eta, oro har, zientzialarien lana babestu eta sustatu zuten. Kairon Bagdaden edo kordoban unibertsitateak, liburutegiak, behategiak, laborategiak etab. eraiki zituzten eta mundu osoko adituak eta jakintsuak joaten ziren bertara. bestalde, nabigazioak ere garapen handia izan zuen, astrolabioa asko hobetu zen eta kartografia ere asko garatu zen. Matematikari aldaketa nabarmenak zifra hinduen, aljebra, geometria eta trigonometria garatu zituzten. Literaturak garapen handia izan zuen batez ere poesian.(julen,iker,eder eta beñat).