jueves, 19 de febrero de 2009

ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

lunes, 9 de febrero de 2009

relijioa

otoitz egiten zutenak

Erdi Aroaren hasieratik Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Gerrak, izurriak eta goseteak nagusi ziren garaian, erlijioa babesgabeen kontsolamendu nagusia zen.
Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen, eta mailarik gorena Aita Santuakhartzen zuen. Horren ondoan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk zeuden. ondoren gotzainak zeuden, eliz-barruetarako buruak. Parrokoek eta apaizek osatzen zuten Klero erregularrari dagokionez, Erdi aroan monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta monjeak eta monjak elkartean bizi ziren. Horien buru Abadeak eta abadesak.

Monasterioetako bizimodua

Kapitulu gela: Kapitulu gelan elkartzen ziren irakurtzeko, hitz egiteko, ordenako erregelak aztertzeko etab.
Scriptorium: monjeen eskuizkribuak kopiatzen zituzten eta liburuetan miniaturen narrazkia egiten zituzten.
Jangela: Monje batek Bibliako pasarteak irakurtzen zituen eta besteak isilik jaten zuten.
Monjeen eguneroko bizitza hiru zatitan banatzen zen: otoitza, lana eta atsedena. Abadeak edo prioreak aginte osoa zuen monasterioan eta horren jabetzan.Monasterioa behar zuen guztia zuen, eta ez zuen kanpotik ezer ekarri behar: baratzeak, abereak, lantegiak...
Monasterio batzuk ezik, erizandegia eta hlerria zituzten.

Gurutzadak

Xi. mendearen bukaeratik aurrera mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretanparte hartu zuten: Gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde lurraldeak berreskuratzea en. Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.
Gurutzadan parte hartu zuten bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino. Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko. Garaipen handiak lortu ondoren, euren helburu nagusirantz abiatu ziren, Jerusalemerantz, egiptoarren esku baitzegoen.
Gurutzadetan parte hartu zutenek hainbat estatu sortu zituzten inguru hartan. Handiena eta boteretsuena Jerusalemgo erresuma izan zen.

domingo, 8 de febrero de 2009

Erdi aroko gazteluak

Erdi aroko gazteluak
Garai hartako segurtasun faltaren ondorioz, erregeek eta jaunek gotorlekuak eraiki zituzten etsaien armaden erasoei aurre egiteko.Hasieran gazteluak muinoen gainean eraikitako zurezko dorreak baino ez ziren. Geroago, harresi batez edo gehiagoz inguratu zituzten. Harresien arteko tarteari arma-patio esatio zioten. Gazteluak toki estrategikoetan eta defendatzeko errazetan eraikitzen zituzten: muino baten gainean, amildegi baten ondoan, ibai edo aintzinara baten bazterrean etab.
Gaztelu bat menperatzeko modurik azkarrena, bertan bizi zirenei borrokarik egin gabe amore emateko eskatzea zen. Amore emateko prest ez zeudenean, etsaia gazteluari erasotzen saiatzen zan eta, Horretarako, arieteak, katapultak eta dorre mugikorrak erabiltzen zituzten. Gazteluak aurrean urez urez betetako zulorik ez baldin bazuen, etsaiek harresien azpiko lurra ateratzen zuten, harresiak botatzeko edo tunel baten bidez barnera sartzeko.(eder,beñat,julen eta iker).

viernes, 6 de febrero de 2009

Gizarte feudala

Monarkia feudala

Erdi aroan nobleziako kide guztiek mendettasun-loturak ezarri zituzten elkarren artean. Berez
, erregea guztien jauna zen eta ez inoren basailua. Noble boteretsuenak, kondeak, dukeak eta markesak, erregearen basailuak ziren, Elizako goi-karguak (gotzainak eta avadeak) bezalaxe. Horiek, beren aldetik, zaldunen eta aitoren semeen jaunak ziren.
Erregeak, kanpaina militarrak amaitu ondoren, laguntza eskaintzen zioten nobleei konkistatutako lurren zati bat ematen zien. Beste batzuetan, urrutiko lurraldeak edo muga iguruetan zeudenak gobernatzeko funtzionario bat izendatzen zuen erregeak (gehienetan konde bat, duke bat edo markes bat), bere ordez agintzeko.
Monarkia feudalaren ezaugarri nagusietakoa erregeak goi nobleziaren aurrean zuen ahultasuna zen.Berez, nobleak erregearen basailuak ziren, eta obedientzia zor zioten, baina errealitatea bestelakoa zen: noble batzuek errageak berak baino aberastasun eta baliabide militar gehiago zituzten.
Gainera, erregearen agintea monarkia feudalaren instituzio berezi batek kontrolatzen zuen: Gorteek.
Tarteko Erdi aroan, hirien bultzadarekin, Gorteek hiribilduetako eta hirietako ordezkariei (prokuradoreak) ateak ireki zizkieten.

Gizarte feudala

Erdi aroan Elizak pertsona guztiak hiru ordena edo taldeetan biltzen zirela zioen eta talde bakoitzak bere eskubideak eta bizimodua zituen:
1- Mailarikaltuenean elizako goi-karguak zeuden, gotzainak zehazki.
2- Horien ondoren nobleak zeuden, eta probidentziak gerlari izateko dohaina eman zien(...)
3- Azkenik, nekazariak azkeneko tokian zeuden. Zoritxarreko arraza horrek sufrimendua besterik ez zuen. Aske ez zirenak elikagaiak, jantziak etab. egiten zituzten beste guztientzat.(Julen,eder,beñat eta iker).



FEUDALISMOAREN GOREN UNEA

FEUDALISMOAREN GOREN UNEA

XI.mendearen hasieratik Bizantziar Inperioak gainbehera geldoa baina jarraituta izan zuen,batez ere turkiarren presioaren ondorioz.
Europako mendebaldean,814.urtean Karlomagno hil eta gero,inperioaren kontrola bere seme Luis Erruikorraren esku geratu zen.Agintean izan zen bitartean jasotako oinordetza osorik mantendu zuen.Hura hil eta hiru urte geroago, bere hiru semeek tronua eskuratu nahi zuten eta,horregatik,Verdungo Ituna (843) sinatu zuten; itun horrek inperioa hiru zatitan banatu zuen.
Verdungo Itunak bi estatu handien sorrera bultzatu zuen,Frantziarena eta Alemaniarena hain zuzen,baina garai hartako segurtasun faltaren ondorioz (bikingoek,magiarrek,sarrazenoek eta beste talde batzuek egindako erasoek egindakoa), botere zentralizatua desagertu egin zen.Erresuma feudalen garaia hasi eta,erregea,bere agintea ezartzen saiatzen zen beste noble bat baino ez zen (eta batzuetan nobleek baino jabetza gutxiago zituen.)
FEUDALISMOA


“Erdi Aro” terminoarekin gertatzen den bezala,feudalismoa oso ospe ona izan ez zuen beste kontzeptu historiko bat da.
Gaur egun XI.mendetik XV.era bitarteko Erdi Aroko gizarte-erregimena adierazteko feudalismo hitza erabiltzen dugu.Sistema horren alderdi askok XVIII.menderaino iraudu zuten,Frantziako Iraultzako ideiak Europa osora hedatu ziren.

Feudalismoan nekazarien etekinen (soberakinak) zati baten konfiskazioan oinarritutako gizarte-erregimena zen.Jaun feudalak lur gehienen jabeak ziren.Oro har,nekazariek jaunek lagatako lurrak lantzen zituzten eta zentzuak edo zergak ordaindu behar zizkioten.
Menpetasun-sistema baten (basailutza) eta sarien sistema baten bidez (feudoa),soberakin hori agintea zuten taldeen artean banatzen zen.Talde boteretsuen kideen artean menpetasunezko loturak ezartzen ziren.Jaunak basailuari feudoa lagatzen zion eta horrek laguntza militarra eskaini behar zion jaunari.Guztiak,erregea izan ezik,jaunak eta basailuak ziren aldi berean.
Feudoak,lurraren jabetzaz gain,lurralde horretako biztanleei errenta kobratzeko eskubidea barne hartzen zuten:juztisia-eskubideak edo bide-sariak,errotak erabiltzeko tasak burdinak erauzteko eskubideak etab.Batzuetan feudoak soldata bat edo urteko errentak batzuk baino ez zituen barne hartzen,lurrik gabe.

Lehengoak nobleziako kideen arteko mandetasun-harremanak barne hartzen zituen.
Basailutza-kontratua jaunaren gorteak egindako ekintza baten bidez ezartzen zen.Basailutza-zeremoniak hiru erritu nagusi zituen:omenaldia,leialtasun-agindua eta inbestidura:

-Omenaldia: Basailu izango zenak,belauniko eta eskuek jaunaren eskuen artean jarrita,bere jaunaren basailu izendatzen zuen bere burua.
-Leialtasun-agindua: basailuak jaunari leialtasuna agintzen zion ebanjelioen aurrean eta,beharrezkoa zenean,laguntza militarra emango ziola agintzen zion.
-Inbestidura: Lore bat,eraztun bat edo lur eskutada bat emanez,jaunak feudo bat lagatzen zion basailu nobleari.Beraz,noble hori hiltzen bazen edo agindutako betetzen zuen,baina,azkenean,feudo horiek aiteengandik semeengana igarotzen ziren.(Eder,Iker,Beñat eta Julen).

martes, 3 de febrero de 2009

Gizartea eta ekonomia Al-andalusen

Gizartea eta ekonomia Al-andalusen


Penintsulan sartutako musulmanak 50000 inguru ziren, hau da, biztanleria osoaren %1,5 gutxi gora-behera. Horien artean gutxiengoa arabiarrak eta siriarak ziren (agintariak) eta gehienak bereberrak.
Penintsulako biztanle gehienek erlijioa aldatu zuten eta islamiera bihurtu ziren. Erlijioa aldatu zutenei muladi deitu zieten.
Gutxiengo batek (batez ere hirietako artisauak eta merkatariak) kristau izaten jarraitu zuen. Mozarabiarrak ziren.
Al-andaluseko ekonomiaren oinarria nekazaritza zen. Artisautzari dagokionez, ehunen eta luxuzko artikuluen fabrikazioa nabarmendu ziren (bitxiak,tzpizak...).


Erresuma kristauak

Musulaneak iberiar penintsulan sartu ondoren, biztanle gehienak beren jatorrizko tokietan geratu ziren. Hala ere, garai bateko noble bisigodoek zuzendutako gutxiengo batek musulmanengandik ihes egin zuen eta Iberiar Penintsulako iparraldeko mendi inguruetan bilatu zuen babesa.
Hainbat urte geroago, Pelaio noble bisigodoak musulmanen kontrako borroketan lehenago garaipenak lortzen hasi zen talde kristau bat zuzendu zuen. VIII. mendearen erdialderako Asturiasko Erresuma sortu zen eta erresuma horretako lehengo erregea beste noble bisigodo bat izan zen, Alfonso I.a. Errege izan zen bitartean , hainbat espedizio antolatu zituen arrakasta handiz. Aurrekoaren ondorengoa izan zen Alfonso II.aren erregealdian Oviedo Asturiasko Erresumako hiriburu sortu zuten.
IX: mendean Al-Andalus ahulduta zegoen barneko krisien ondorioz eta, ahultasun hori bliatuz, Asturiasko (julen,iker,beñat eta eder).

domingo, 1 de febrero de 2009

karlomagnoren inperioa

karlomagnoren inperioa

Pipino Txikia hil zenean (768),frankoren erresuma erregearen bi semeen kontrolpean gelditu zen: Karlomagnoren eta Karlomanen esku. Hiru urte geroago azken hori hil zen eta karlomagnok erresuma osoan agindu zuen.
Une horretatik aurrera, saxoniarren eta Musulmanen kontra borroka egin zuen. Saxoniarren kontra borrokan ari zen bitartean, espedizio bat antolatu zuen Hispaniara.


VIII. mendearen bukaeran frankoren lurraldeak Europako mendebalde osoa hartzen zuten ia. Karlomagnoren erregealdia Erdi Aroan estatu bat antolatzeko ahaleginik nabarmena izan zen. Antolamenduari dagokionez, lurraldea konderritan zatitu zuen.


Iberiar penintsula

711. urtean musulmanen armada batek (gehienek Afrika iparraldeko bereberrak ziren) Gibraltargo itsasartea gurutzatu zuen , eta lau urtetan Iberiar Penintsula osoa menpean hartu zuen. Tropa musulmanen aurrerakada hori Poitiers-en geldiarazi zuten (732) Karlos Martelen zaldun frankoek.

Musulmaneninbasioaren Iberiar Penintsulan bisigodoen erresumak egindako 200 urteko egonaldia amaitu zen.

Peninsulako lurraldea (Al-andalus) Damaskoko kaliferriaren menpeko emirerri bihurtu zen.(julen,eder,iker eta beñat).







Kultura eta Artea

Kultura eta artea

V. mendean monakotza sortu zen Europan; gizarte bizitza alde batera uzten zuten bizimodua zen, eta otoitz egiten igarotzen zuten denbora.
Elkarte-bizitzak indar handia hartu zuen Nurtsiako San Benitori esker. 529. urtean Montecassinoko monasterioa sortu zuen eta monjeen bizimodua erregela zorrotz baten arabera antolatu zuen.
Herri germaniarrek ez zuten arte tradiziorik eta errimatarren eraikuntzak imitatu zituzten. Eraikin erlijioso ugari daude, elizak eta kriptak adibidez. (Eder, Beñat,Iker eta Julen).

Mendebalde Germaniarra

Mendebalde Germaniarra


gizarte eta ekonomia

Erromatar Inperioko erresumetan finkatu ondoren, gutxiengo germaniarra (Biztanleria osoaren % 5 gutxi gorabehera) inguru hartako erromatarrekin nahastu zen. Bateratze hori hainbat esparrutako besun-prozesu baten bidez gertatu zen :
-Batasun erlijiosoa: kristautasuna erlijio ofizial izendatu zuten.
-Arraza-batasuna: Ezkontzas mistoak onartu ziren eta arraza bakoitzaren berezitasunak desagertzen joan dira
-Hizkuntz batasuna:Latina hedatu zen lurralde osoan eta termino germaniarrak txertatzen hizkuntza erromantzeak sortu ziren.
-Lege-batasuna: erromatarrek eta germaniarrek lege desberdinak izan zituzten hainbat urtez, baina gero lurraldeko biztanle guztientzako kodeak argiratu ziren, horien jatorria kontuan izan gabe.
Botere politikoa eta ekonomikoa aristokiaziaren esku geratu zen; aristokrazia garai bateko noble erromatarrek eta buru militar germaniarrek ostzen zuten.
Erromatarren sistema esklabista desagertu egin zen poliki-poliki. Jabetza handietan esklaboen ordez erdi libreak ziren kolonoek lan egiten zuten; nagusiak lur gutxi batzuk lagatzen zizkien eta, lur horien errenta ordaintzeaz gain, nagusiaren erreserban lan egin behar zuten.(Eder, Iker,Beñat eta Julen).

domingo, 25 de enero de 2009

Zer da erdi aroa ?

ERDI AROA

Erdi aroa V. mendetik XV.menderarte doa eta hiru zatitan banatzen da : - goiz erdi aroa, tarteko erdi aroa eta berant erdi aroa.
Goiz erdi aroa

Goiz erdi aroa V. mendean hasi zen eta X.mendean amaitu. Goiz erdi aroa hautsi egin zen Batasun Mediterranearran eta hiru eremu sortu ziren : Bizantziar Imperioa, Islama eta Mendebalde Germaniarra.

Bizantziar inperioa

Bizantziar inperioan lau une historiko izan zituen : k.o. 395 urtean, K.o. 550 urtean, k.o. 1050 urtean eta K.o. 1350 urtean. Bizantziar inperioa bi gauza nagusi zituzte : ekonomia eta gizartea eta arkitektura.

Ekonomia eta gizartea :
garai artako testuei esker dakigu Bizantzioko gizartean alde handiak zeudela : boteretsu gutxi zeuden eta gehienak pobreak eta aske ez zirenak ziren.

Bizantzioko arkitektura :
bizantzioko arkitekturaren elementu berezienak hauek dira : petxinen gaineko kupula eta gurutze grekoko planta.

Islama

Gizarte islamiarran lau gauza garrantsitsu zeuden : Islamaren hedapena, Gizarte islamiarra, Arte musulmana eta Kultura eta zientzia.

Islamaren hedapena :
Hedapen horren arrazoi nagusiak hauek izan ziren :
- Tribu arabiarren indar militarra
- Inguruko lurraldeen ahultasuna, elkarren arteko borroken ondoriz
- Musulmanek menperatutako lurraldeetako biztanleekin zuten jokaera tolerantea, beste herri batzuen gurtzak eta legeak onartuz.
-Erlijio islamarren apaltasuna
- Bizantziar inperioko nekazarien egonezina, zerga handiak ordaindu behar baitzituzten




Gizarte islamiarra :
Gizarte musulmanen mailarik altuenean Kalifa zegoen, agintari politiko eta erlijioso gorena eta ondorengo tituluak sultanak zuten. Gizarteko mailarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen. Gehienok nekazariak ziren, lur sail txiki batzuk baino ez zituzten , eta horrez gain karitateaz bizitzen ziren.
Islamak pertsonen egoera naturala askatasuna zela zioten, baina esklabotza ere ezagutu zuten, esklabo musulamanen egoera berezia zen :
- Ez ziren objetuak eta jabeak ezin zituen hil
- Asktasun erlijiosoa zuten eta ezkotzeko eskubidea
- Ondasunak izan zitzaketen eta baita esklaboak ere

Gaur egun gatazka sortu da mundu musulmanean, izan ere, alde batetik tradizioekiko leialtasuna eta koranaren interpretazio literala dago eta, bestetik, modernizazio gogoa.

Arte musulmana :
Arte islamiarreak beste tradizio artisko batzuetako elementuak hartu zituen eta bere estilo berezia lortu zuen.
Arkitekturari dagokionez, kupula bizantziarra eta arte bisigodoari dagokion ferra-arkua hartu zituen eta, euren tradizioak ohikoa zen bezala, ez zituzten irudiak erabili.
Euskarri gisa horma jarraitua eta zutabe eta pilare asko erabili zituzten. Materialetan adreilua, zura eta igeltsua erabili zituzten gehiena.
Eraikuntza bereizgarriena maskita da, baina bestelako eraikin asko daude : jauregiak, gotorlekuak, harresiak, mausoleoak eta lorategiak.
Zeramika arte islamiarren arte-adierazpen nabarmenetarikoa da.

Kultura eta zientzia :
Islamak kultura berezia eta originala sortu zuen konkistatutako herri batzuen elementuak bilduz, zibilizazio islamiarren ekarpenik handiena beste zibilizazio batzuen kultur oinordetza gordetzea, garatzea eta hedatzea izan zen.
Islamaren lurraldeetan tradizio zientifiko handia zegoen. Gobernu islamiarrek astronomoen, matematikaren eta, oro har, zientzialarien lana babestu eta sustatu zuten. Kairon Bagdaden edo kordoban unibertsitateak, liburutegiak, behategiak, laborategiak etab. eraiki zituzten eta mundu osoko adituak eta jakintsuak joaten ziren bertara. bestalde, nabigazioak ere garapen handia izan zuen, astrolabioa asko hobetu zen eta kartografia ere asko garatu zen. Matematikari aldaketa nabarmenak zifra hinduen, aljebra, geometria eta trigonometria garatu zituzten. Literaturak garapen handia izan zuen batez ere poesian.(julen,iker,eder eta beñat).