martes, 3 de febrero de 2009

Gizartea eta ekonomia Al-andalusen

Gizartea eta ekonomia Al-andalusen


Penintsulan sartutako musulmanak 50000 inguru ziren, hau da, biztanleria osoaren %1,5 gutxi gora-behera. Horien artean gutxiengoa arabiarrak eta siriarak ziren (agintariak) eta gehienak bereberrak.
Penintsulako biztanle gehienek erlijioa aldatu zuten eta islamiera bihurtu ziren. Erlijioa aldatu zutenei muladi deitu zieten.
Gutxiengo batek (batez ere hirietako artisauak eta merkatariak) kristau izaten jarraitu zuen. Mozarabiarrak ziren.
Al-andaluseko ekonomiaren oinarria nekazaritza zen. Artisautzari dagokionez, ehunen eta luxuzko artikuluen fabrikazioa nabarmendu ziren (bitxiak,tzpizak...).


Erresuma kristauak

Musulaneak iberiar penintsulan sartu ondoren, biztanle gehienak beren jatorrizko tokietan geratu ziren. Hala ere, garai bateko noble bisigodoek zuzendutako gutxiengo batek musulmanengandik ihes egin zuen eta Iberiar Penintsulako iparraldeko mendi inguruetan bilatu zuen babesa.
Hainbat urte geroago, Pelaio noble bisigodoak musulmanen kontrako borroketan lehenago garaipenak lortzen hasi zen talde kristau bat zuzendu zuen. VIII. mendearen erdialderako Asturiasko Erresuma sortu zen eta erresuma horretako lehengo erregea beste noble bisigodo bat izan zen, Alfonso I.a. Errege izan zen bitartean , hainbat espedizio antolatu zituen arrakasta handiz. Aurrekoaren ondorengoa izan zen Alfonso II.aren erregealdian Oviedo Asturiasko Erresumako hiriburu sortu zuten.
IX: mendean Al-Andalus ahulduta zegoen barneko krisien ondorioz eta, ahultasun hori bliatuz, Asturiasko (julen,iker,beñat eta eder).

No hay comentarios:

Publicar un comentario