otoitz egiten zutenak
Erdi Aroaren hasieratik Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Gerrak, izurriak eta goseteak nagusi ziren garaian, erlijioa babesgabeen kontsolamendu nagusia zen.
Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen, eta mailarik gorena Aita Santuakhartzen zuen. Horren ondoan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk zeuden. ondoren gotzainak zeuden, eliz-barruetarako buruak. Parrokoek eta apaizek osatzen zuten Klero erregularrari dagokionez, Erdi aroan monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta monjeak eta monjak elkartean bizi ziren. Horien buru Abadeak eta abadesak.
Monasterioetako bizimodua
Kapitulu gela: Kapitulu gelan elkartzen ziren irakurtzeko, hitz egiteko, ordenako erregelak aztertzeko etab.
Scriptorium: monjeen eskuizkribuak kopiatzen zituzten eta liburuetan miniaturen narrazkia egiten zituzten.
Jangela: Monje batek Bibliako pasarteak irakurtzen zituen eta besteak isilik jaten zuten.
Monjeen eguneroko bizitza hiru zatitan banatzen zen: otoitza, lana eta atsedena. Abadeak edo prioreak aginte osoa zuen monasterioan eta horren jabetzan.Monasterioa behar zuen guztia zuen, eta ez zuen kanpotik ezer ekarri behar: baratzeak, abereak, lantegiak...
Monasterio batzuk ezik, erizandegia eta hlerria zituzten.
Gurutzadak
Xi. mendearen bukaeratik aurrera mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretanparte hartu zuten: Gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde lurraldeak berreskuratzea en. Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.
Gurutzadan parte hartu zuten bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino. Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko. Garaipen handiak lortu ondoren, euren helburu nagusirantz abiatu ziren, Jerusalemerantz, egiptoarren esku baitzegoen.
Gurutzadetan parte hartu zutenek hainbat estatu sortu zituzten inguru hartan. Handiena eta boteretsuena Jerusalemgo erresuma izan zen.